Sardina Marokan

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/09/09

13 urtez bere kuxiekin (1952-1965) arrantzatu ondoan, Jean Peryk arrantza industrialari ekin zion "Urdazuri" ( 57-58 m luze, 9 m zabal) ontzi izoztailearekin, Marokan, sardinketan. Soubelet armadorearena zen eta haren Ziburuko kontserbategia hornitzen zuen. 20-22 mko "Untzin" ontziak betetzen zuen "Urdazuri" ontzi izoztailea. Bolintxarekin harrapatua zen sardina, "Urdazuri"koek salabardoekin biltzen zutena (900-1000 kg sardina arte etxada berean).