Saregile Dakarren (1963-1965)

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/07/05

Fifine Burguete-k 2 kanpaina egin zituen Dakarren. Lehen urtean (1963-1964), Kattalin Salha erizainarekin egon zen. Anitz lan ukan zuen. Hangar batean ari zen lanean bertako 8 gizonekin, oso jatorrak eta langile trebeak, Fifine-ren gana errespetu handia zeukatenak. Batzuek frantsesa bazekiten.

1964-1965eko kanpainan, emazte bakarra izan zen. Aldi honetan, sareak konpondu zituen "Iraty" ontzi izoztailean. Orotara 27 ontzi baziren, aitzineko urtean baino sei gutxiago.

Arras ongi pasatu zituen Dakarreko denboraldi horiek baina, bere amaren osasunarengatik, ez zen berriz abiatu.