Sineskeriak eta janzkera

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/02/18

Ez zen itsasontzira intzaurrik ekarri behar (sarea hausteko arriskua eragiten zuelako), ez eta lapinik. Ez zen xixtu egin behar (haizea ekarraraziko zuelakoan). Beste sineskeri batzuk oraindik irauten zuten: ez zen ilargia aurrez aurre begiratu behar; oilarra gauaz kantuz entzuten bazen, gatza bota behar zen sura.

Donibane Lohizuneko portuan, mariñelak urdinez jantziak ziren eta beti kapelua buruan.