''Sopite'' Alemanian berritua

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/12/14

"Sopite" ontzi izoztailea zaharkitua baitzen, 1961ean, Koxe Basurco-k berritze obrak egitea erabaki zuen.

Alemanian, Hamburgo hirian 5000 langile zituen ontziola batean berritua izan zen: ontzi-kroskoa antolatu, motorra ere, lema hidraulikoa ezarri, aitzineko upelak kendu eta arrain-soto handia egin.

1939-1945eko gerlaren ondotik, Alemanian konpondua izan zen lehen ontzi frantsesa izan zen.