''Uhaina'' arrantzaleen emazteak

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/11/25

Portu guzietan, arrantzaleen emazteek griña bera zuten: nola itsas mundua humanoagoa bilakatu? Mikel Epalza hasi zen alarguntsekin gogoetatzen. 1988an, Arroxelan bildu ziren (Noirmoutier, Vigo, Sables d'Olonne, Pasaia, Donibaneko Lohizuneko emazteak) Itsas Misioa elkartea guzien arteko lokarri zutela. Konturatu ziren familia berekoa zirela.

Sare bat muntatu zuten. Europako erakundetara joan ziren (Bruselara, Estrasturgora), haien senarrak sozial mailan babestuak izan zitezen aldarrikatzeko. Europak erantzun zien ez zela gizarte gaietaz arduratzen, baizik eta hori herrialde bakoitzaren eginbeharra zela. Hala ere, segurantza mailan hobekuntzak lortu zituzten.

Haien aldarrikapena hau zen : arrantzalea ez zela bakarrik morroi bat, baina ere aita bat, senar bat, honi zor zaion duintasun eta errespetu guztiarekin.