Xaiero

  • EKE - Terexa Lekumberri
  • 2010/07/05

Mattin Lafitte portura joaten zen konpondu beharreko sareen bila (1000-1500 kilokoak). "Itsasokoa" kooperatibara saregile tailerreko emazteei ekarri eta, haien aitzinean hedatzen zituen.

Hasiera hartan, bakarrik zen eta eskuz karreatu behar zituen. Geroago, tresnatzearekin eta bigarren xaiero bat, Jean-Pierre Andiazabal, etorri ondoan, lana erraztu zen.
Artetan, saregileak laguntzen zituen, sare armatzen (orratza eta hariarekin) edota jostura baten egiten, soka bat hautsia zenean.