Marin ontziola, belaunaldiz belaunaldi

Martta Péry, 1925ean sortua, arrantzale alaba da. 1946an ezkondu zen Kusto Marin-ekin, honek itsas zurgintza aitarekin ikasia zuela. Bost haur ukan dituzte eta hauetarik biek, Pantxoak eta Luisitok , aitatxi eta aitaren segida hartu dute 1977an. Gaur egun, Julien, Luisitoren semeak, Pantxoa osaba erretretatua ordezkatzen du, bere biziko ametsa gauzatuz : itsas zurgin izatea. Laugarren belaunaldia da ofizioz hortaz bizi dena. Berrogoita hamar bat itsasontzi Marin lantegian eginak izan dira.

2011ko udan egin erreportaia.