Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare inmateriala Olentzero Olentzero: esteka baliagarriak & bibliografia

Olentzero: esteka baliagarriak & bibliografia

Olentzeroren inguruko bibliografia laburra eta esteka baliagarriak.
  • Jose Miguel de BarandiaranDictionnaire illustré de la mythologie basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Elkar, Donostia Baiona, 1993.
  • Julio Caro Baroja : Ritos y mitos equivocos, Istmo, Madrid, 1974
    Nosotros los vascos, 5 tomes, Lur, Bilbao, 1995.
  • Emilio Xabier Dueñas, Olentzeroren tradizioa Lesaka eta Euskal Herriko Eguberrietan = La tradición de Olentzero en la Navidad de Lesaka y Euskal Herria, Eusko Ikaskuntza, Donostia, 2006.
  • Isaure Gratacos :  Le jour où tomba la première neige ou le symbolique et le tangible, travail de  recherche, 2003.
  • Juan Inazio Hartsuaga :  La fin des Jentilak (thèse universitaire- 4 tomes), Université de Bayonne,  1986.
  • Claude Labat, "Olentzero, ekiaren sugeldoa berpizten duen ikazkina", Elkar, 2006
  • Iñaki Linaxasoro :  La Navidad en Guipuzcoa, Caja de Ahorros Municipal de San Sebastian, 1974.
  • Haize Othondo, "Olentzero", Ikas, 2012
  • Jose Maria Satrustegui : Solsticio de Invierno, Sobre etnografia vasca 3, fiestas populares, olentzero, tradiciones de Navidad, Iruñea,   1988, ISBN : 84-85112-15-6
     

Webografia

XX mendean, Lesaka herriko biztanleek –hurbileko herrietakoek bezalatsu– beren tradizioez arduratu ez ezik, horiek iraunarazi eta beren jai corpus berezia sortzen jakin dute. San Fermineko bestekin, Korpus Egunarekin eta Inauteriekin batera, Olentzero onkotea ageri da abenduaren 24an, bere itxura antropomorfoa azaltzen duela baserri eta kaleetan barrena: Neguko Solstizio bakoitzean birsortzen den ondare “bizia” da.

Olentzero eta neguko solstizioa

Joseba Aurkenerenaren artikulua Olentzero eta neguko solstizioaren inguruan.

Olentzero: Aitzinako ohituretatik gaur egungo ospakizunetara

Ikerketa lan honetan, lehen atal batean pertsonaiaren jatorri eta ezaugarriak aurkeztu ondotik, bigarren atalean Hendaiako herriaren adibidea hartu du Gana Sallaberry-Molle ikerlariak Olentzeroren ospakizunaren hastapenak eta garapena aztertzeko lekukotasunen bitartez, eta bukatzeko gaur egungo egoera aipatuko dugu, jendeak besta horri lotzen dituen baloreak zeintzuk diren jakiteko.

www.olentzero.net

Euskal Herriko toki desberdinetako kultur eragilek sortutako Olentzerozaleen elkartearen webgune ofiziala.

El mito del Olentzero

Antxon Aguirre Sorondoren artikulua gazteleraz Olentzeroren mitoaz.

"Olentzero: oihanetik haurrengana" (bideoa - 2015 - Kanaldude.tv)
Urte guzian ikatz egiten ari izanik, abendo erditsutan Euskal Herriko leku ezberdinetan agertzen da Olentzero. Egunak luzatzen hasten direlarik, Olentzerok argia eta berotasuna ekartzen ditu, neguburuaren seinale, Kanaldudek Donapaleuko merkatuan atxeman du Olentzero, eskoletako haurrez inguraturik, Mari Domingi ondoan zuen laguntzeko. Ikatza banatu du eta familiako zenbait berri eman haurren kantuak entzun aitzin.  

"Olentzero" - Haize Othondoren ipuina

Haize Othondoren "Olentzero" ipuinaren inguruko baliabideak (I. zikloarentzat) Ikas zentro pedagogikoaren webgunean.

Jean Etcheverria ... Olentzero betirako

2002. urte arte, Jean Etcheverriak Olentzeroren jauntzia hartu du, bere karrerako azken 15 urteetan Baionarat etorriz Errobi ibaian beheiti. Ez bada lehen Baionako Olentzeroa izan ere, harek du bilaka arazi Olentzero hiri hortako tradizio, betirako gorpuztuz ikazkin argi ekarlearen itxura.

Olentzero ospatzen Hendaian - Gaztelu Zahar - Argazkiak

"Tradizionalki, abenduaren 24 arratsean, kantari multzoak etxez etxe gaki dire, Olentzero itxuratzen duen panpin batez akonpainaturik. Hendaian, sortu den geroztik, 1945ean, Gaztelu Zahar Bidasotar ohidura hori bizirik mantentzea haren gain hartu du".

Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!

Oier Araolazak Mari Domingi pertsonaiaren erabilpenaz idatzitako artikulua.

(Olentzero) Orantza-aroaren usadioa Leitzan

Leitzako kultur taldearen artikulua Orantzaroaren inguruko ohituraz Leitza aldean.

Olentzero EITB.com webgunean

EITB-k urtero haurrei eskaintzen dien Olentzeroren inguruko webgunea.

[+] Esteka gehiago