Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare inmateriala Olentzero Olentzero: kantuak

Olentzero: kantuak

Olentzero

Olentzero joan zaigu
Mendira lanera
Aizkora zorroztuta
Ikatz egitera
Aditu zuenian
Jesus sortua zela
Laisterka etorri da
Berri ematera.

Olentzero Angelun
Olentzero Angelun

Horra horra
Gure Olentzero
Pipa hortzetan duela
Eserita dago
Kapoiak ere baditu
Arraultzatzuekin
Bihar askaritzeko
Botoil ardoarekin.

Olentzero guria
ezin dugu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar xerri gazte
saiheski ta solomo
makina bat heste
Jesus jaio da eta
Alaitu gaitezen.

Olentzero begi gorri
Non harrapatu duk
Arrain hori
Ziburu ondoko
Arkaitzetan
Bart arratseko
Hamaiketan.

Olentzero buru haundia
Entendimenduz jantzia
Bart arratsean edan
Omen du
Zazpi arrobako zagia
Oi gure tripa haundia
Sagar ustelez
Sagar ustelez betea.

Eguberri

Eguerri eguerri
Bihar eguerri
Txistua danborra
Jotzera goaz (berriz)

Ikastolako lagunak gira
Hunat etorriak
Zuek agurtzera
Olentzero da
Gure lekuko
Bake ta zorion
Zueri eskaintzera.
 

Din dan don

"Vive le vent"-ren doinuan

Din dan don,
Din, dan, Don, Eguberri on
Zorion, Zorion, 
Gabonak, din dan don (bis)

Ikastolako lagunak gira
Hunat etorriak zuen agurtzera
Olentzero da gure lekuko
Bake ta zorion zuei eskaintzeko
 

Ikatzez estalia 

Ikatzez estalia
Gure ikazkina
Txondorra utzi eta
Baionarat jina.

Argia dakarrena
ta berotasuna
luzeagoak dira
izanen eguna(k).

Milesker ikazkina
hau da berri ona
Olentzero izanen
da zure izena.

Egilea: Nicolas Caussé
Doinua: Goizian goiz jeikirik
 

Beste kantu batzu

Eguberriko kantuen partiturak

Eguberri garaiko zonbait kanturen partitura, webgune honetan dagoen Jo Maris partitura fondoan hautatuak:

- Olentzero
- Olentzero (Porrusalda)
- Olentzero (Manex Pagola)
- Olentzero (Manex Pagolaren beste kantu bat)
Hator hator
- Gau gabon
- Elurra mara-mara
- Eguberri 
- Gau ezti
- Oi Eguberri gaua 
- Oi Bethleem
- Atzar gaiten
- Belenen 
Horra Mari Domingi
- Kolpe, kolpe, kolpeka

Olentzero garaiko kantuak sarean
"Hemendik" - Xabier Soubelet-en Olentzeroren inguruko kantua

"Eta hauxe izan da “Hemendik” kantua asmatzeko arrazoina, jendeek jakin dezaten zoin diren Olentzerori dagozkien elementuak eta, atxiki behar diren beste kantuen artean, gure pertsonaiaren egiazko izaitea abesti batek behintzat aipa dezan."

Tags:

Gabon Kantak

Euskomedia Fundazioaren web orrian aurki daitezkeen Gabon Kanten aukeraketa. Abestia entzun, kantatu eta partitura ikusi ahal izango duzue.

Tags:

Eguberri - Luixa Giltzu-ren olerkiak

Luixa Giltzu-ren Eguberri garaiaren inguruko olerkiak Piarres Erdozaintziren ilustrazioarekin Ikas euskal pedagogia zerbitzuaren webgunean.

Tags:

Olentzero eta neguko kantuak

Eskola publikoko erakasle batzuek hautatutako eguberri garaiko kantu batzuen hautaketa.

Tags:

Gehiago…