Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare heziketa

Ondare heziketa

Ondarea, objektuak, monumentuak, aberastasun naturalak dira. Bainan jakintasun anitz dira ere, osatzen gaituzten gorputz gabeko errealitate andana bat. Iraganeko gauzen zaintzeaz gain, heziketaren zerbitzuko tresna bat izan daiteke.

Itsasturiak erakusketa
Donibane Lohizuneko ikastetxe bateko ikasleak Itsasturiak erakusketa bisitatzen (EKE - 2011)
Ondarea heziketa moduan baliatzea, eta bereziki ahozko ondarea, gaur egungo erronkei buruz halako konzientzia baten ukaitea da. Bilketa egitea da berehala horren berriz emateko, geroan jendeek zinez jakin dezaten nondik datozen.   "Nondik gatozen jakiteko, nora goazen jakin behar" dio erran-zaharrak. Gainera, Euskal Herrian biztanlegoa gaztetzen ari da : 15 urtez petikako haur kopurua mantentzen da Akitania osoan argiki apaltzen delarik. Interesgarria da beraz, gazte-gaztetik beren lurraldeko aberastasunei sentsibilisatzea, beren lurraldearekin osoki bat egin dezaten eta ondoko urteetan bere garapenean parte har dezaten.

2002an, Hezkuntza ministeritzak ondarearen adopzio kontzeptua garatu du.

Ideia da ikasleek modu material eta intelektualaz, eraikin bat, auzo bat, erakustoki bat, bilduma bat, obra bat edo hurbileko gune bat beregana dezaten. Hautatu elementuaren memoriaren eta aldi berean geroaren "jabe"  bilaka daitezke.

Jakintza arruntetik at, beren herritartasun erantzukizunaren konzientzia hartzen dute, zaintzen eta berritzen ikasten duten ondare horren aitzinean.  Bestalde, adopzioak halako hurbiltasun bat sortzen du, lotura azkar eta iraunkorra sortzeko parada ematen duena. Ikasleak egiazko aktoreak bilakatzen dira beren ingurumenean.

Eta Euskal kultur erakundea, bere programen bitartez, dinamika horietan azkarki engaiatua da.

Atal honetan, EKE-k antolatu ekintzak aurkeztuak dira :

Euskal ondarea interneten aipagai
Inaxio Lopez de Aranaren hitzaldi eta proiekzioa: Euskal soinu-grabazio zaharrak | 2018-11-14, dantzan.eus

Herrien arteko XXII. Folklore jaialdian lehen ekitaldia: hitzaldi eta proiekzioa "Euskal soinu-grabazio zaharrak" gaiaren inguruan. Bertan, Inaxio Lopez de Arana izango da hizlari, Rudolf Trebitschen 1913ko grabazioei buruz mintzatzeko. Aurretik, "Maitia nun zira" film laburra emango da, Lehen Mundu Gerrako euskal presoen grabazioak oinarri dituena. Azaroak 29, osteguna, 19:30ean, Ibarra-kaldiu elkartean. Euskaraz egingo da ekitaldia.

Tags:

Askatu dituzte Lehen Munduko gerlako euskal presoen kantak | 2018-11-07, dantzan.eus

Orain, Euskal Kultura Erakundearen webgunean entzungai daude euskal presoei orain ehun urte grabatu zizkieten kantak.

Tags:

Lehen Munduko gerlako euskal presoen grabaketak argitara emanak | 2018-10-12, Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria

Alemaniako preso-esparruetan, Prusiako Komisio fonografikoak grabatu zituen presoak hizkuntzen eta musiken ikertzeko asmoz. Horien artean, 10 euskaldun. Gaur, Euskal kultur erakundean pausatuak izan diren euskal artxibo arraroak Mintzoak atarian aurkeztuak dira eta EKEren egoitzan konsultagarri.

Tags:

Gehiago…