Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea Ondare heziketa Ahetzeko latsarria: zaharberritze lanak (2009-2010)

Ahetzeko latsarria: zaharberritze lanak (2009-2010)

Ahetzeko udala, herriko ondare bat berpiztu nahi izan du tokiko latsarria zaharberrituz, ber denboran partaidetzan eraman lanari eta lanbide formakuntzari balioa emanez. Era berean, lehen mailako eskola publikoa eta adineko herritarrak proiektu horretan parte hartzera eraman nahi izan ditu.

Zurgintza obrakLanak bi fasetan banatu dira; talde batek hargintzako lanak egin ditu 2009ko irailetik 2010eko urtarril arte eta beste batek bere gain hartu du zureriaren ardura 2010eko urtarril amaieratik maiatz hasiera arte. Hau dena herriko haurren eta adineko pertsonen begiradapean...

Euskal ondarea interneten aipagai
1915ean Prusiako Fonografia Batzordeak Alemaniako preso-esparruetan euskaraz egindako grabazioak hizpide: Iparraldearen Orena, 2019-01-24 | EITB alacarta

Lehen Mundu gerlan grabatu ziren euskal presoen grabaketei buruzko erreportaia EKEn filmatua, Maite Deliart eta Jasone Salaberria ikerlariarekin. Aipagai bereziki azken honek egin transkripzioak.

Tags:

Kultura-Ondarearen Legeak euskal kultura osorik hartuko du "EAEkoa, Nafarroa eta Iparraldekoa eta Diasporakoa barne" | 2019-01-21, euskalkultura.com

Halaxe adierazi du EH Bilduk plazaratu duen ohar baten bidez. Alderdi abertzaleak, egun Eusko Legebiltzarrean tramitazioan den Lege hau hizpide, azaldu du akordio batera heldu dela Jaurlaritzarekin, "euskal kultura bere osotasunean hartu eta babesteko, EAEko muga administratiboetatik harago", besteak beste, (euskal) ondare immateriala babesteko asmoz.

Tags:

GERLA HANDIKO EUSKAL PRESOEN KANTUAK, SAREAN (2): Hamar biografia, dozenaka hots | 2018-12-23, Berria

Hamar euskal presoetako bat Alemanian hil zen; besteak herrira itzuli ziren, 1919an. Lauren senideak atzeman ditu EKEk.

Tags:

Gehiago…
Bideo lekukotasunak

Germaine Carrera-Pouyal

Kattin Miranda

Maite Luberriaga eta Panpili Treku herriko kontseilariak

Jean-Louis Bové formatzailea