Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Ondarea

Ondarea

Ondarea ez da bakarrik monumentuak eta baliozko gauzak, ez eta ere gure arbasoek eman diguten eraikuntzei, lurrari edo diruari lotu kapitala.

Ahozko memoriaren bilketa
Ahozko memoriaren bilketa Zuberoan (EKE-2009)
Jestuari (ezagutzak, teknikak, eguneroko lanak) edo hitzari lotu jakitateak (hizkuntza, mitoak, kondairak, toponimia eta beste ahozko ohitura guziak), praktika sozialak (jokoak eta kirolak, bestak, sukaldaritza), bai eta ekoizpen artistikoak ere (kantuak, antzerkia, dantzak, arte plastikoak, literatura) sartzen dira ondarean.

Berezitasun geologikoak eta paisaiak, ekosistemak, klima, animaliak, landaretza, itsas jakinduria, lurraren eta lurpearen aberastasunak ere, belaunaldi bakoitzak kudeatu behar duen ondarearen parte dira.

Ondarea, jendarte baten nortasuna oinarritzen eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta inmaterial guziez osatua da.

Ondoko orrialdeek horietarik batzuen ezagutza sakonago bat eskaintzen dizuete.

Euskal ondarea interneten aipagai
1915ean Prusiako Fonografia Batzordeak Alemaniako preso-esparruetan euskaraz egindako grabazioak hizpide: Iparraldearen Orena, 2019-01-24 | EITB alacarta

Lehen Mundu gerlan grabatu ziren euskal presoen grabaketei buruzko erreportaia EKEn filmatua, Maite Deliart eta Jasone Salaberria ikerlariarekin. Aipagai bereziki azken honek egin transkripzioak.

Tags:

Kultura-Ondarearen Legeak euskal kultura osorik hartuko du "EAEkoa, Nafarroa eta Iparraldekoa eta Diasporakoa barne" | 2019-01-21, euskalkultura.com

Halaxe adierazi du EH Bilduk plazaratu duen ohar baten bidez. Alderdi abertzaleak, egun Eusko Legebiltzarrean tramitazioan den Lege hau hizpide, azaldu du akordio batera heldu dela Jaurlaritzarekin, "euskal kultura bere osotasunean hartu eta babesteko, EAEko muga administratiboetatik harago", besteak beste, (euskal) ondare immateriala babesteko asmoz.

Tags:

GERLA HANDIKO EUSKAL PRESOEN KANTUAK, SAREAN (2): Hamar biografia, dozenaka hots | 2018-12-23, Berria

Hamar euskal presoetako bat Alemanian hil zen; besteak herrira itzuli ziren, 1919an. Lauren senideak atzeman ditu EKEk.

Tags:

Gehiago…