Txantxoak dantzan!

  • Matiuzalem (Hazparne)
  • 2015-11-09

Irudimena-dantzan lehiaketa dela eta, gauza arruntetatik abiatzeko gogoa etorri zait, irudimenari abiapuntuak bost axola baitzaizkio, ez? Behingoan reflexa utzirik eta mugikorra argazki tresna gisa harturik, apaindurarik ez eta eguneroko objektu batzuekin izandako jolasa besterik ez da izan. Atsetan lokartzeko, irudimena kitzikatzen dugunean, buruak fite amore ematen du eta laster lokartzen gira. Alta lotan irudimena berpiztu eta ehuneko ehun dabil idei arrunt-arraroak nahasiz. Irudimena asetu ondotik baizik ez gira iratzartzen.

Pentsamendu bat lorik egiten ez dutener, irudimena berritz etorriko zaielakoan.


Ikus ere: