Dominika Recalt "Titika"

Zatiak

"Ezagupen soziala lortu nuen dantzarekin"

Izan dantza ala kantua, biak ttikitatik hurrupatu ditu Dominikak. Dantza Altzai sorterriko taldean ikasi du 14 urtetan, Pierre Aguer Garat Arhane atabalari maisuarekin. Jean-Pierre anaia zaharrenak lehen urratsak erakutsi baitzizkion pedagogia handirik gabe, Ttittika ez zabiltzan batere gustora. 1974an, 17 urtetan, maskaradetan dantzatu du kantiniertsa bezala. Ibili da Xiberuan eta Euskal Herri osoan Etxahun Irurirekin. Primakak dantza lehiaketetan dantzari onenaren saria ere lortu du Jean-Pierra Bordagarayekin. 1981ean, Felipe Oyhamburuk galdetu zion bere taldeprofesionalean sartzea Estatu Batuetarako biran parte hartzeko. Dantzak ezagupen soziala ekarri dio eta euskal identitatearen konzientzia piztu. Kantuaren gostua amak emana dio, beti kantuz ari baitzen. Aita akordeioa eta armonika joile zen.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2014 - 19AV1341

Kantua eta dantza: igogailu sozialak

Ttittika Recaltek, lekukotasunak eta anekdotak kondatuz esplikatzen digu nola kultura herrikoia igogailu soziala izaiten ahal den hain garrantzitsuak diren kantuaren eta dantzaren bidez. Dionaz ere: "gaurko kultur ofizial profesionalak ez du hori eskaintzen".

Dominika Recalt. "Eleketa" programa. 2014 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1340

"Haurrari ez zaio dantza erakutsi behar, bizitu behar du"

Dantza transmititzeko, Dominika Recaltek dio hastapen batean ez zaiola haurrari kurtsorik eman behar, baina etxeko giroan bizitu behar duela, dantza maite dutenen artean bilduz eta gozatuz. Gero, gustukoa baldin badu, sakontzen ahalko du eta landuko. Maddi Oihenarten eta Mixel Etchecopar-en familia adibidetzat hartu ditu.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2014 - 19AV1349

Gehiago jakin

Biografia

Dominika Recalt "Titika"

Dominika Recalt, ezizenaz "Titika", Altzain sortua da (zehazki Altzabehetin), 1959ko uztailean, 4 haurreko familia batean. Haurren arteko gazteena da. Haren burasoak etxetiarrak ziren eta bizi baldintzak ez ziren errexak (etxean ez zen bainugelarik, ez komoditaterik, 1970eko hamarkadaren erdia arte).

Titika herriko eskola pribatuan ibili zen, zertifikata erdietsi arte, 14 urteetan. Ondotik, torneatzaile-fresatzaile Lanbide Gaitasun Agiria (CAP) iragan zuen, Maulen (1974-1977), eta gero, 1978an, Etchandy zapata lantegian lan egin zuen, bere aitarekin. Laneko esperientzia horren ondotik, zurgintza formakuntza lasterra segitu zuen, 9 hilabetez, Tarbeko AFPA zentroan, 1980an langabezian gertatu aitzin.

14 urteetan, bere herrian Pierre Aguerrek, ezinaz Garat Arhanek, ematen zituen dantza kurtsoak segitu zituen, baina Jean-Pierre bere anaia zaharrragoak zizkion lehen urratsak erakutsi. 17 urteetan, maskaradetan parte hartu zuen eta euskal nortasunari ohartu zitzaion, bereziki dantza ekitaldien bidez. Philippe Oyhamburuk galdeginik, Etorki balletetan sartu zen, 1981ean. 1982an sorlekutik Parisera joan zen (1982-1993).

Titika Recalt, herrira itzultzean, Xiberoko Botza euskal irratian lanean hasi zen. 1993an bere lehen sorkuntza burutu zuen, Oierkoren Trajedia pastorala, 2006an Ahüzkiko lepoan eman zena. Antzerki molde herrikoi horri berrikuntza ekarri nahi dio eta 2009an Belagileen Trajeria idatzi zuen, urte hartan Aloze-Ziboze-Onizegaineko bizilagunek eman zutena. Etxebarre 007 ikusgarriko testuak ere idatzi zituen. Ikusgarria Etxebarren eman zen, 2007an.

Kazetaria eta antzerkilaria da. Gaur egun, Xiberoaren eta Gipuzkoako Oiartzunen artean bizi da, non familia baitu (7 urteko semea badu). Hebentik konpainiako kide da. Konpainia hori Xiberoko molde artistiko guzien sorkuntzaren eta transmisioaren alde lanean ari da.