Henri Haran

Zatia

Irisarriko toberak 1937an

Henri Haran oroitzen da toberak ikusirik Irisarrin 1937an. Prosesione handia izan zen, lerro biziki luzea, dena handizki antolatua. Ehun bat bolant edo kaskarot baziren, andere xuriak, basandereak. Zaldizkoetan kapitain-ofizierrak, erregea eta erregina, jandarmak, uxerra. Bere aita zenak arnoa saltzen zuen zaldiz. Bizpahiru musikari andanek, horietan sei tronpetalari, eta bertsulariek plazaren itzulia egiten zuten. Orotara 300 pertsona bazitaiken, beztiturik edo laguntzaile. Euria hasi baitzen ondoko zortzian eman behar izan zuten.

Henri Haran. "Eleketa" programa. 2009 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 14AV97

Gehiago jakin

Biografia

Henri Haran

Henri Haran 1923ko irailaren 21ean sortu da Irisarriko Bidaia etxean (bost anai-arrebak ziren). Herriko eskola publikoan ibili da lehenik (3 eskola ziren garaian Irisarrin), eta gero Hazparnen, zertifikata gainditu gabe. Etxaldean ezkondu da 1956an, 1930eko urriaren 31n Baigorrin sortu Mathilderekin. Hiru alaba ukan dituzte eta haietatik batek etxaldearen segida hartu du.