Jean-Louis Estecahandy

Zatia

Soinugileak ordainduak maskaradetan

Jean-Louis Estecahandyk zehazten du musikariak ordaindu bakarrak zirela maskaradetan eta hortarako ere etortzen zirela. Jean Copen-en adibidea ematen du: berak urteko xerria erosten zuen maskaradetan irabazi diruarekin.

Jean-Louis Estecahandy "Loulou Ibar". "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1004

Gehiago jakin

Biografia

Jean-Louis Estecahandy

Jean-Louis Estecahandy, Lulu Ibar izenarekin ezagutuagoa, 1928ko apirilaren 20an sortua da, Sohütan (Xiberoa), Halbidean. Zortzi haurretarik gazteena da. 1939-1945eko gerlaren denboran, bere hiru anaiak armadan izanik, familiaren etxaldean burasoak lagundu zituen. 1953ko irailaren 7an ezkondu zen eta ondoko herrian plantatu, Barkoxe Ibarrean. Orain ere han bizi da. Lulu Ibar artzain izan da, bortuan, bereziki Ardanen, Arbailako mendietan.

Dantzaren zaletasuna gazte-gazterik izan zuen, aitak, osabak eta bi anaiak emanik. Bigarren mundu gerlaren denboran, bi anaia horiek ez baitziren etxean, Luluk beste dantzari familia batzuetan ikasi zuen, hala nola Ferdinand Morot Monomiren familian. Hamasei urte zituen, orduan. 1947an, maskarada batean parte hartu zuen, lehen aldikotz, Gatüzain gisa, bost dantzariz osatu Aintzindarien taldean. Barkoxeko pastoraletan ere parte hartu zuen, 1962an eta 1974an, Satan gisa. Satan, ikusgarria bururatzean, xiberotar dantzak ematen dituzten dantzarietarik da. Xiberotar dantzari esker, Xiberotik kanpo egin zituen bidaiak eta ikusgarriak oroitzapen aberasgarri ederrak dira.