Gaia(k):

Maialen Astigarraga

Maialen Astigarraga

"Dantzarekin barruko gauza pillo bat deskubritzen dut"

Dantza beti plazerra izan da Maialenentzat, disfrutatzeko manera bat. Transmisioari lotzen du eta asko erakartzen dio: lagun berriak, talde batean parte hartzeko aukera, beste herri batzuk ezagutzeko parada. Euskal dantza definitzean, Maialenek dio "tradizioz gure lurraldean gorde ditugun dantzak" direla. Egiten dituen sorkuntzetan ere, tokian tokiko dantzen ezaugarriak errespetatzen saiatzen da. Euskal kultura ezagutarazteko molde bat. 

© Euskal kultur erakundea - 2015

"Elgoibarren ezpata-dantza birsortu dugu 2009an lanketa sakon baten ondotik"

Maialen Astigarragaren iduriz, sorkuntza etengabea da, nahiz betiko dantza tradizionala bat eman. Aldaketa txiki guziak sorkuntzak izan daitezke. Koldo Lizarralde Elgoibarko historialariak dokumentuak ikertuz aurkitu zuen garai batean ezpata-dantza bazagola Elgoibarren. Jon Lizarralde, lehengo dantza-taldearen zuzendariarekin galdurik zagon dantza nahi izan zuten birsortu. Lanketa sakon bat eraman zuten eta honen emaitza atera zen 2009an. "Euskal dantza tradizionala sortu daitekela eta sorkuntza hor dagola" dio Maialenek, lanketa sakon baten emaitza baldin bada. Mantendu diren gauza batzuk adierazten dute euskal dantza tradizionala dela (arropak, ezpata, ilarak, etab.). Dio ere : "sorkuntza ere etengabe ematen den prozesua dela", hobetzen ahal dena. 

© Euskal kultur erakundea - 2015

Gehiago jakin

Maialen Astigarraga (Elgoibar, 1985), dantzaria da eta dantza-irakaslea. Elgoibarko Haritz dantza taldeko zuzendaria da ere.