Oihana Larrandaburu eta Maiteja Accoceberry

"Besta behar dizugu dantzaren ondotik"

Dantza ariketa fisiko gogorra da. Diote nesken gauza dela, alta mutikoek ere emanaldia izerditan bukatzen dute. Gaurko dantzari gaztek emaitza - ikasia duten puntua edo dantza - berehala erakutsi nahi dute. Maitejak ez du beretako dantzatzen baina talde giroa gozatzeko eta ondotik lagunen artean besta egiteko. Besta dantzaren parte da, motibatzen laguntzen duena, ez baitira profesional gisa ari. Aitzina Pika ikusgarria eman zutenean, bertan egon ziren goizeko 5ak arte eta bukatu zuten ostatuan puntuak dantzatuz.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2013 - 19AV1219, 1225, 1231

Emazteak dantzan Larrainen

Larraineko herrian, Xiberoan, emazteek dute dantzaren iraupena segurtatu, mutilak dantzatik urrundu direnean. Adinekoek begi onez ikusten dute beraz emazteen presentzia ohiko dantzan. Gaur egun, herriko dantza taldean mutil baino neska gehiago bada (salbu 25-30 urtekoen belaunaldian, nun kopurua berdina den). Katti Larrandabururen erakaskuntzari esker, emazteek dantza berpiztu dute herrian.

Oihana Larrandaburu - Maiteja Accoceberry. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1224

Heldutasun fisikoa

Gaur egun haur asko bada taldeetan bainan 15 urtetik goiti gelditzen dira. Alta, dantza batzuen emateko, adin bat behar da eta fisikoki indartsu izan. Dantzari horien galtzea mugatzeko eta bereziki mutikoak atxiki beharrean, irakasle gazteek erakasten dituzte urrats batzuk geroz eta goizago.

Oihana Larrandaburu eta Maiteja Accoceberry. "Eleketa" programa. 2013 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1218

Gehiago jakin

Biografia

Oihana Larrandaburu eta Maiteja Accoceberry

Oihana Larrandaburu, 1985eko uztailaren 10ean sortua, atharraztarra da, baina gazte-gazterik, asteburu guziak Larrainen iragaten ditu, amatxiren etxean. Euskaraz ikasi zuen, Onizegaineko ikastolan, gero Maulekoan, Kanboko Xalbador Ikastegian eta azkenik Baionako Bernat Etxepare lizeoan. Euskal Ikasketak segitu ondotik, Baionako fakultatean (lizentzia eta master maila), Oihanak Sohütako eta Alozeko ikastoletan irakasten du. Dantza eta kantua Larraineko Errege Txopitak elkartean ikasirik, hainbat maskarada eta dantza ikusgarritan parte hartu du.

Maiteja Accoceberry 1988ko martxoaren 8an sortua da. Larraintarra da eta bi anaia baditu. Herriko eskola publikoan ibili zen, eta gero Atharratzeko kolegioan. Bost urtez Angelun Eraikuntza ingeniari formakuntza segitu ondoan, orain Maulen ari da lanean. 4-5 urteetan, euskal dantza eta kantua ikasten hasi zen, Larrainen ohitura horiek berriz piztu zituzten Katti eta Robert Larrandabururen eskutik. Maskaradan parte hartu zuen, bai eta Larraineko azken pastoralean: Telesforo de Monzon (2011).
Kantari gisa, Haur Kantu Txapelketan parte hartu zuen, kantaldietan eta dantza eta kantu bira batzuetan. Gaur egun, borondate onez, biziki aktiboa da bere sorterrian, dantza irakatsiz.