Gaia(k):

Patxi Laborda

Patxi Laborda

Zatiak

"Transmisioa belaunaldien arteko lotura da"

Harremana hitz garrantzitsu bat da dantza aipatzerakoan. Eta musikak ezinbesteko lekua dauka, batez ere ohiko dantzan. Dantza musika entzuteko modu bat eta harremanetarako bide bat da, Patxi Labordaren iduriko. Euskal dantza "euskaldunok egiten dugun dantza da" dio Patxik, "nik euskaldun gisa dantzatzen dudana euskal dantza bilakatzen dut". Tradizio konzeptuarekin adierazten dugu modu berezi bat badaukagula gauzen egiteko, aldakorra den modu bat gainera. Tradizioa transmitituz, lotura egiten dugu atzoko eta biharko belaunaldien artean, ahantzi gabe gure esku dagon ekarpena. Horrelaxe tradizioa garaikidea bilakatzen da, gaur egun sortzen denarekin.

© Euskal kultur erakundea - 2015

Jendeari baliabideak eman, dantza dezan nahi duen guztia

Tradizioa konzeptu dinamiko bat da, transmititzen denean aldatuz ere doazena. Garaikidea izan behar da, aurrekoa kopiatu gabe, gaur sortzen dena, gaurkoak baikira. Baina tradizio hitza sakralizatzea ez da ona, definizioetan galduz kontraesanetan eroriko baiginateke. Duela guti arte, sorkuntza dantza tradizionalean normala izan da. Plazan, egunerokotasunean, gauzak sortu eta hiltzen dira. Dantza maisuek sortzen zuten, inprobisatzen. Patxi Laborda ahalegintzen da jendeari baliabideak ematen dantza dezan. Horretarako jendeak aukerak egin behar ditu, kosta zaizkionak. "Jauziak arrakastatsuak dira gaur, erraiten baita zehatz-mehatz zer egin" dio Labordak.

© Euskal kultur erakundea - 2015

Gehiago jakin

Patxi Laborda (Iruña, 1967) dantza-irakaslea da eta koreografoa.