Xemartin Caillaba

Zatia

"Mutxikoetan ordrea bazen, lehenik xaharrak"

Xemartin Caillaba bere osaba zen Ferdinand Urruty dantza maisuaz oroitzen da. Harek zituen pilota partidaren ondotik gizonak manatzen mutxikoak eman ditzaten, xaharrenak lehenik, ahalik eta erronda handi batean.

Xemartin Caillaba. "Eleketa" programa. 1996 © Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Artxiboak - 19AV1515

Gehiago jakin

Biografia

Xemartin Caillaba

Xemartin Caillaba 1930eko otsailaren 22an sortua da, Bildarritz auzoaldeko Etxeberri Bordan. Bildarritz herriko etxearen aldetik Aiherrari lotua zaio, eta elizaren aldetik (eliza, hilerria) Gerezietako parrokiari (Lekorneko herria). Han bizi izan zen, soldadugoko adina arte (20 urte), burasoak etxaldean lagunduz eta astean 2-3 egunez Lekorneko Enautea etxaldean mutil izanez. Gero, Hazparneko zapata lantegietan lan egitera joan zen.

Dantzatzea maite du, gazte-gaztea zenetik. 16 urteetan, dantza jauziak ikasi zituen, otto batek irakatsirik, Agerrea etxean (Urruty familian). Gerezietako Besta Berriren antolakuntzan parte hartu zuen. 17-18 urte inguruan, ''Oilarraren'' sarrarazten lagundu zuen (Besta Berriko dantzari hoberena, Zapurrarekin), Oilarra jada agertzen zen auzo herrietako Besta Berrietan (Lekorne, Heleta), eta eginkizun hori 2-3 urtez bete zuen, soldadugora joan arte.

Dantza jauziei buruzko argibide baliosak ematen dizkigu, denbora berean erakutsiz.