Euskal literatura

Europako beste herrialdeei konparatuz, euskal literatura idatzia frango berant agertu zaigu. Izan ere 1545. urtean inprimatu zen osoki euskaraz idatzi lehen liburua, Bernat Dechepare, Eiheralarreko erretorearen olerki erlijiozo eta profanoen bilduma.

1545ean abiaturik, hiru mendez segidan, idazle gehienak elizagizonak izan dira.

Bernardo Atxaga eta Xabier Lete idazleak (2009)
Bernardo Atxaga eta Xabier Lete idazleak (2009)
 Hemen aipa daiteke adibidez Pedro de Aguerre, "Axular" deitu Sarako erretorak, 1643an argitaratu zuen "Gero" liburua, euskal klasikoetan maisulan bihurtuko dena.

XVIII. mendea gramatikariena eta euskara goresten dutenena da: hauetarik famatuena Manuel de Larramendi da (1690-1766), hizkuntzalaritzan egin zituen ikaragarriko lanetatik ezagutua.
XIX.mendearen bigarren erditik goiti, euskal literatura laikotuko da.

1950eko hamarkadaz geroztik, Jon Miranden (1925-1972) eta Gabriel Arestiren (1933-1975) ildoari jarraituz euskal literaturak garapen handia ezagutu du.

Gaur egun idazle emankor eta trebe anitz daude. 

Gaia sakontzeko...

Txomin Peillen © Euskaltzaindia
Txomin Peillen © Euskaltzaindia

Euskarazko literaturaren historia laburra Ipar Euskal Herrian

Txomin Peillen (1932-2022) euskaltzainak Euskaltzaindiaren webgunean egin ekarpena.

Itxaro Borda © EKE
Itxaro Borda © EKE

Euskal literatura Iparraldean (1960-2020)

Itxaro Borda (1959-) idazleak Euskaltzaindiaren webgunean egin ekarpena.

Irakurleak © EKE
Irakurleak © EKE

XX. mendeko euskal literatura

Estibalitz Ezkerrak idatzitako XX. mendeko euskal literatura liburuxka bertsio numeriko batean eskuragarri.

Xabier Paya © EKE
Xabier Paya © EKE

Ahozkotasunari buruzko mintegia (2017-2021)

Euskal Etnopoloaren baitan antolatu ahozkotasunari (barne euskal literatura) buruzko mintegiko hitzaldien bideoak.

Bernardo Atxaga © Maitane Hernandez
Bernardo Atxaga © Maitane Hernandez

Euskal literaturaren eta musikaren senidetzeaz: kronologia bat

Gotzon Barandiaran (1974-) euskal idazle eta kulturgilearen proposamena, disko hautaketa batean oinarritua.

Maddi Ane Txoperena © Maitane Hernandez
Maddi Ane Txoperena © Maitane Hernandez

Elkarrizketak

Euskal kulturaren lekuko sailaren baitan Euskal kultur erakundearen webgunean euskal literaturaz argitaratu elkarrizketak.