Ataitze
Ataitze dantza taldeak belaunaldi berriari Euskal Herriko dantza tradizionalak balorizatzeko eta transmititzeko xedea du, momentu berean herriko animazionetan parte hartuz. Elkartea 100 bat dantzari eta erakasle bolondres ekipa motibatu batez osatua da. Urte guziz, haur eta gazteek dantza tradizionalak ikasten dituzte, gure ondarea bermatuz. Klaseak euskaraz baitira, euskara ere sustengatzenn dute. Ikasitakoak herriko bestetan, ihauterietan, edo ikusgarrietan erakusten dituzte, momentu polit eta goxoak eskainiz herriko biztanleei edo kanpoko bisitariei.