"Gu, Laboa" dokumentala

2008ko abenduaren 1ean, Mikel Laboaren heriotzak zirrara handia eragin zuen euskal kulturaren munduan. Hamar urte beranduago, EITBk dokumental bat sortu zuen Iban Gonzalez-en gidaritzapean, abeslari famatua omentzeko.
Film eder hori ikustea proposatzen dizuegu, Euskal Etxeak sortutako frantsesezko azpidatziak jarrita, Etxekoak, Eguzki Lore, Anaitasuna, Bestalariak Bordaleko euskal abesbatzekin batera.
Dokumental horretan Mikel Laboaren kantu klasikoak (“Hegoak”, “Haika mutil”, “Gure bazterrak”, “Nao es tu”) egokitu dituzte Hegoalde eta Iparraldeko gaurko zenbait kantarik. Mikel Laboa ezagutu zuten hainbat pertsonak bere ibilbide artistikoa eta utzi duen ondarea komentatzen dute. Film eder horrek kantua, dantza, bertsolaritza uztartzen ditu, eta Euskal Herriko paisaia paregabeak erakusten ditu. Proiekzioaren ondotik, ikusleek edan eta jan ahalko dute, prezio onenak profitatuz (beherapenak gure kideentzat). Abestiak protagonista nagusiak izanen dira, orduan ahotsa berotu ahal duzue jadanik, euskal karaokean parte hartzeko!
Más información
Tfnoa: 05 47 79 41 18
Reciba gratuitamente nuestra agenda:
Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)