"Roxali" antzezlana
Antzerkia
P. Larzabalek Roxali antzerkia 1970an idatzi zuen, 68ko gertakarien ondotik. Roxali, neska protagonista nagusia, gazteria berri hortakoa da. « Askatua ». Familiari, poliziari, medikuntzari eta hainbeste podereri zor zitzaion larderia uzkailtzen du. Abentura arriskugarrieri buru egiteko bizkar hezur sendoa behar du. Gazte-gaztea izanagatik, dudazko geroaren beldurrarekin, sustengu eskasarekin azkenean kinka txarrean gertatuko da. Nork du salbatuko ? Hainbeste arbuiatu eta gutietsi duen Amak ! Sinbolo errankorra, iraunkorra. Antzerkia gora-behera irringarriez josia da, nahiz-eta agerraldiz agerraldi egoera kezkagarria bilakatzen den ...
Taula zuzendaria
Taularatze lana Jean Louis Negelouak egina du, bere betiko esku finarekin, lehengo molde klasikoan. Antzerkiak berak manatzen duen maneran.
Jokolariak
Larrazkeneko Loreak taldea, Urepele, Aldude, Bankakoak dira. Badu orain dotzena bat urte inguru elgarrekin ari direla, berezkoa duten jeinu natural eta sendoarekin. Trebatuak izanik, aldi oro, plazer fresko batekin jokatzen dituzte bai antzerki irringarri bai dramatikoak. Eta nola ez, guk, publikoak jokolarien atsegin bera hartzen dugu.
Idazlea
Piarres Larzabal (1915-1988) apeza zen. Azken gerla denboran preso altxatua izan zen, ondotik erresistentzian sartzeko. Geroago Anai Artea elkartea sortu zuen Sokoan, hegoaldeko euskal iheslarien aterbetzeko. Hazparnen apez bikario gisa hasiz geroztik Piarresek geldi gabe antzerkiak idatzi ditu. Sekulako jitea zaukan antzerki baten sortzeko. Ehun eta dotzena bat obra ezagutzen zaizkio. Berrogei bat ongi ezagunak. Hastapenean libertitzeko idatzi bazituen, laster ohartu zen antzerkia baitezpadako tresna bila zatekeela gogoetak egiteko gizakiaren egoerari buruz. Halaber balio zutela kontzientziak iratzartzeko euskal gizarteari eta aberriari dohakienez. Nahiz eta egoerak eta pertsonaiak euskal Herrikoak izan, Larzabalen antzerkiek jendeen arazoak eta arimak sakonean hunkitzen dituzte ondorioz errex gaurkotu daitezke, neurri unibertsala hartuz.
Más información
- Bixintxo elkarteak antolaturik
- Tfnoa: 07 61 48 92 43
Actores culturales
Reciba gratuitamente nuestra agenda:
Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)
El Instituto Cultural Vasco (ICV) se reserva el derecho de modificar o actualizar en cualquier momento los contenidos de su agenda.
Las informaciones que se publican nos han sido transmitidas por los organizadores de los eventos o recopiladas a través de diferentes canales de comunicación, como las redes sociales de los actores y operadores culturales. El ICV no se hace responsable de la naturaleza o del carácter erróneo o incompleto de las informaciones difundidas. De igual manera, los comentarios descriptivos de los eventos de la agenda son responsabilidad exclusiva de los organizadores y actores de los eventos que son sus autores.
En la medida de lo posible, las imágenes de ilustración utilizadas por los organizadores para asegurar la comunicación de sus eventos se reproducen en la agenda mencionando como crédito de estas imágenes a su autor o, en su defecto, el nombre del organizador. Una vez más, la responsabilidad del ICV no podrá ser retenida en cuanto a la naturaleza y difusión de estos contenidos. En ausencia de ilustraciones, el ICV se reserva el derecho de ilustrar los eventos de la agenda a partir de imágenes acreditadas de su elección.