Organizado por el Instituto cultural vasco

"Aktibitate proiektutik behin-behineko aurrekondura"

"Aktibitate proiektutik behin-behineko aurrekondura"

Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du « Aktibitate proiektutik behin-behineko aurrekondura » gaiaren inguruan.

Edozein momentutan elkarteak bere diru egoera zertan duen jakitea beharrezkoa da. Egitura batean, behin-behineko aurrekontua tresna baliagarria da. Betebehar administratiboez gain (adb. diru laguntzaren eskaera), behin-behineko aurrekontuaren idaztea gogoeta momentu bat izan behar da, gibeltasuna hartzeko, bai aktibitate ezberdinetatik, bai egituraren ondoko egoera orokorretik. Gastuekin hasi behar ote da? Diru sartzeekin? Borondate oneko lana nola baloratzen da? Inportanteena proiektuak eta errealitatea aurrez aurre jartzea da, eta horretarako metodoz aritu behar da.

Gaualdi hortan, parte hartzaile ezberdinen arteko solasaldiei toki garrantzitsua utziko zaie.

Más información

  • Parte hartu nahi dutenek 2020ko irailaren 29a arte dute EKE-ri izena emateko
  • Izen emateak eta argibideak: Maia Etchandy (maia.etchandy@eke.eus) / 05 59 93 38 72

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)