Animazio kolektiborako tresnak

Gure elkarteen baitan komunikazioa hobetzeko eta denen parte hartzea errexteko asmoz, Euskal kultur erakundeak animazio kolektiborako tresna batzuen ezagutza egitea proposatzen dizue.
Izan Administrazio kontseiluaren baitan edo biltzar nagusiaren denboran, zuen bazkide, laguntzaile, langile edo orokorkiago publiko ezberdinekin antolatu animazio edo gertakarien karietara, tresna hauek errexki egokitzen eta barneratzen dira. Mobilizatu, gauzak elgarrekin egin, solastatu, elkar entzun, erabaki: gaualdi honetan, tresna ezberdinak lantzeko aukera izanen da, elkartearen eguneroko bizian erabilgarriak izanen direnak eta animatzailea lagunduko dutenak.
Más información
- Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdia, Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin
- Izen emateak 2022ko maiatzaren 16a arte: maia.etchandy@eke.eus / 05 59 93 38 72
Reciba gratuitamente nuestra agenda:
Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)