En colaboración con el Instituto cultural vasco

Bereterretx

Bereterretx
Pier Paul Berzaitz - © Elkar
  • Pier Paul Berzaitzen sorkuntza berria
  • Iraupena: 1:30

XV. mendeko Xiberoko negar kantu bikainak inspiraturik, kantu eta dantza ikuskizun honek bi dantzari talde (OINKARI, Gipuzkoa eta Berritze 'Hats, Xiberoa) eta kantari talde bat biltzen ditu, besteak beste, Jean-Michel Bedaxagar, Michel Arotce eta Magali Zubillaga.

Musika taldea Philippe de Ezcurrak zuzenduko du eta honek musika gehienak sortu eta harmonizatu ditu.

Doi-doia sinestekoa da hamabost koblako kantu hori gureganaino heldu izan dela ahozko tradizioaren bidez, mendeak zeharkatuz, JDJ. Sallaberryk 1870ean idatzia aitzin bere bilduman: "Chants populaires du Pays basque". Zein indar du Mauleko gazteluko jaunak, Leringo Kondeak, Larraineko Bereterretx gazteari egindako krimena kontatzen duen kontakizun honek, inoiz argi finkatu ez diren arrazoiengatik (maitasun lehia, politika?) "Bereterretxen kantorea" kantu sinple bat baino askoz gehiago da: oroz gainetik poema luze bat da, XV. mendeko poeta anonimo baten obra, dudarik gabe Xibero osoan hunkidura sortu behar izan zuen krimaren lazgarriak aztoraturik. Kobletan zehar, egiazko taula zuzendaritza, emozioarekin ikuten dugu istorio hura. Herri memoria hutsezina da plano horretan, anitz ahantzirik baina izatea merezi duena atxikiz.

Jadanik bi pastoralak izan dira gai hori buruz, berriz hartua beraz sorkuntza berri batendako: gai tragikoa bai, baina hain gizatiarra eta unibertsala.

Más información

Lilia elkarteak aurkezturik

Actores culturales

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)