Fuente: Kulturklik.eus

Bilbon dabil Gabriel Aresti - Bazkaria-Ikuskizuna

Bilbon dabil Gabriel Aresti - Bazkaria-Ikuskizuna

Parte hartzaileak: Aire Ahizpak, Ines Osinaga, Karmelo Landa, Mikel Inun, Mikel Martinez, Miren Amuriza, Sonia Gonzalez, Xabier Monasterio

Ongi etorri Arestiren bazakari-ikuskizun honetara! Kafe Antzokiko menua dastatuko dugu elkarrekin. Baina, bazkariaz gain, idazleek, kantariek, aktoreek, bertsolariek… hitz egingo eta kantatuko dute Bilboko poetari buruz. Platerrak eta berbak korapilatuko dira. Janari gozoak eta kantak elkarlotuko dira. Sonia Gonzalez idazleak testu literario berri bat eszenaratuko du. Mikel Martinez aktore-kontalariak “Boccaccioren Dekamerone tipi bat. XI. ipuina: Zaldia Behorrarekin” Arestik itzuli zuen narrazio txikia kontatuko digu. Miren Amurizak, Ines Osinagarekin batera, Arestiren kopletan dzanga egingo du. Aire Ahizpek hainbat poema kantatuko dute… Aresti ekarriko dugu gaur egungo garai garaikideetara. Bazkaria biribiltzeko Mikel Inunen eskutik “Denok Aresti Kantari” izango da postreetan. Guztiok batera poetaren kantak kantatuko ditugu. Arestiren berbak bizi dira gaur eta ospatuko dugu.

Más información

  • Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
  • Loraldia festibalaren karietara

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)