Organizado por el Instituto cultural vasco

Gatazken kudeaketa

Gatazken kudeaketa

Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du Gatazken kudeaketa gaiaren inguruan.

Gatazkak, gizakien arteko ikuspundu edo iritzi ezberdinen ondorio zuzenak dira eta giza harremanen parte dira. Biziko momentu ezberdinetan, gatazka batzuk bizitzen ditugu eta egoera hauei hala-holatsu buru egiten diegu… Gatazka egoera hauek, izan lan denboran edo bizi pertsonalean maiz korapilatsuak eta mingarriak dira. Egiazko arazoak ekartzen badituzte ere, egoera hauetarik zerbait baikor ateratzea posible da.

Gaurko gizartean etengabe emendatzen ari den norberekeria izan daiteke, besteak beste, gatazka egoeretan elementu nagusi bat. Pertsona zenbat eta berekoiagoa izan, dena zor zaiola kontsideratuko du. Ondorioz, zailtasunean izanen da bere burua talde batean kokatzeko eta denen onerako pentsatzeko. Holako jarrera batek egiazko zailtasunak sortzen ahal ditu taldean, beste kideekiko harremanetan.

Elkartean lan giro sendo eta emankor baten mantentzeko, gatazken identifikatzen jakitea lagungarri izaten ahal da, bai eta haien kudeatzea ere.

Mintzaldi denborako aipagaiak :

  • Jendeen arteko komunikazio argi eta emankor baten oinarrizko elementuak.
  • Gatazkak nolako giza harremanak ekartzen ditu?
  • Zeintzu dira gatazka baten ezaugarri nagusiak?
  • Zein momentutan, konkretuki, posible ote da gatazka baten hasiera identifikatzea?
  • Zeintzu dira gatazka baten bilakaeraren funtsezko etapak?
  • Nola kudeatu gatazka bat (ahal bezain hobekien)?
  • Gatazka egoera batean pausatu behar diren oinarrizko 4 galderak.

Gaualdi horretan, parte hartzaile ezberdinen arteko solasaldiei toki garrantzitsua utziko zaie.

Más información

Izen emateak 2022ko ekainaren 15a arte:  Maia Etchandy (maia.etchandy@eke.eus) / 05 59 93 38 72

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)