Habia + Oldarra

HABIA : Hiru hari eta hiru ahots dira betan. Tradiziotik eta kreaziotik atera errepertorioa jotzen dute. Gaur, hirukoteak entzuteko, ikusteko eta senditzeko musika eskaintzen dauku, behar bada Animalia dantza ikusgarriaren musika jotzeko sortua izan delako.
OLDARRA : 1937an espainiar estadoan, gerla zibila galdua zela ikustean , Agirre lehendakariak abeslari multzo bati galdatu zuen , euskal kultura eta ondarea mundu zabalera hedatzea . Eresoinka taldea sortu zen helburu horrekin, ehun bat kantari eta dantzari bilduz . Taldeak ekitaldien bidez, herriz herri euskal kultura biziarazi eta zabaldu zuen Frantzia, Europa ala mundurat . Gerla bukareran, taldeak izena aldatuz, Olaeta bilakatuzen . 1951an Biarritzen kokatu Oldarra taldeak, jarraipena hartu zuen , beti euskal kultur eta ondarea zaindu eta hedatzeko helburuarekin. 1972az geroztik Iñaki Urtizbereak zuzentzen duen abesbatzak helburu berarekin jarraitzen du, beste erresumetako kulturei irekiz : italiar, espainiar aleman, erussiar ukraniar suediar ala ingelesari . 2020an Oldarra abesatzak kantaldiak emanen ditu Euskal Herrian. Landesetan, Biarnoan gaindi, Frantzia ala atzerriko plazetan
Más información
Herri Soinu: herri.soinu@laposte.net
Reciba gratuitamente nuestra agenda:
Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)