Fuente: Kulturklik.eus

"Iparragirre, bihotzeko Jose Mari"

"Iparragirre, bihotzeko Jose Mari"

Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenarekin bat eginez, LORALDIA jaialdiak bere omenean antzezlan berezia eskainiko du, Arriagan erabateko estreinaldia izango dena. Lan horretan kantek ere pisua izango dute, euskal sortzaile bikainaren musikaren ekarpena goratzearren, izan ere euskal historian izan den garrantzitsuenetarikoa dugu.

Antzerkigintza emakumeek Iparragirreri igorritako eskutitzetan oinarriturik eraiki da, Urretxuko koplariaren bizitza osatzen lagunduko duten fikziozko gutunak. Bere bizitzako emakume aipagarriak aukeratu dira (ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…) bera gogoratu eta berari buruz duten iritzia eskaintzeko, testuak eta kantak tartekatuz ikuskizun ederra eratzeko.

Erabateko estreinaldia Arriaga Antzokian.

  • Testuak: Aizpea Goenaga, Arantxa Iturbe, Iñigo Legorburu…
  • Zuzendari artistikoa: Fernando Bernues
  • Zuzendari musikala: Demode Quartet
  • Aktoreak-abeslariak: Joli Pascualena, Ainara Ortega, Ane Gabarain
  • Musikaria: Anjel Unzu
  • Produkzioa: Loraldia Kultur Elkartea, Tanttaka Teatroa eta Demode Quartet
  • Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz
  • Irudia: Oningrafik

Más información

Loraldia 2020 jaialdiaren barruan eta Iparragirre 2020 programaren baitan

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)