Iparraldea Bertan 2026
Egitaraua
- Otsailaren 3a - Ekiza - Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea baliatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: Argitzala. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: bakar bakarrik eszenatokian, alde batetik kantu batzuk modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, beste batzuk modu apainduago batean proposatuz ere. Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko. Galdu behar ez den kontzertu bat.
- Otsailaren 10a - Habia laukotea - "Habia ahots eta musika tresna taldea da. Sorkuntza espazio bat bezala kontsideratzen dugu kulturan murgilduak diren musikari gazteentzat."
- Otsailaren 17a - Hor Hor - "Gure hitzak kanta, berriz kanta... Itxaro Borda, Francis Jammes, Joxean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta hatsa hartzeko ezinbestekoak zaizkigun beste poeten idatzi ederretatik abiatuz, gure Xibero xokoko soinu laborategian ondutako kantu bitxiak eskaintzen ditugu. Ühaitz eta txorien kantuari nahastekoak, lau haizetara eramaitekoak, hizkuntzen intimitatean, ahots soilez baita artetarik kontrabaxuz eta teklatuz lagundurik."
- Otsailaren 24a - Elimberri - Pantxix Bidart eta Primaël Montgauzík sortu Elimberri ikusgarria bi kultura ahaideen arteko topaketa da. Bi artistek mintzarazten dituzte, kantarazten, gaurko harmonian, heien aspaldiko zuhurtzia gure mundu garaikidean erakutsi nahian. Denboratik kanpo gabiltza, supazter xokoan bezala, musikak, ipuinek, mitoetan murgildurik, hitzen eta kanten goxotasunean.
Más información
- Iparraldea Bertan zikloaren karietara
- Euskal kultur erakundeak antolaturik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan
- Kontaktua: Frank Suarez (05 59 93 38 76 / frank.suarez@eke.eus)
Reciba gratuitamente nuestra agenda:
Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)