Pinpilinpauxa horiak
Mugako ostatua da Pinpilinpauxen Benta, eta Maritxu bertako nagusi eta langilea. Sua piztu da inguruko mendi eta basoetan, eta suak inguratu du ostatua. Bertara doan
errepidea zein gainerako bide guziak moztuta daude. Komunikabide guziak ere erori dira.
Isolaturik geratu dira, Maritxu bezala, bertan dauden bezero guziak ere. Zazpi tximeleta etxaldean preso. Horietariko bakoitzak, bere alderik ederrena erakutsi nahi
izanagatik ere, iraganeko har bat darama berarekin. Beraien arteko mesfidantza areagotu baino ez denean egiten, nor bere kapuluan sentitzen da seguruen, baina bezeroetako bat hilik aurkitzean kanpoko garrak sartuko dira benta
barrenera ere.
Zuzendaritza: MAIRU (Manex Fuchsen laguntzarekin).
Testua: Gaizka Sarasola.
Antzezleak: Ritxi Abril, Josune Etxepare, Itziar Telletxea, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi, Ainara Ribera eta Iban Garro.
Argi diseinua: Andoni Mendizabal.
Soinu diseinua: Ibai Gogortza.
Eszenografia: Livory Barbez, Jon Lopez, Martxel Rodriguez.
Ibilki programaren karietara antolaturik eta Azkaineko herriko etxearekin partaidetzan.
Reciba gratuitamente nuestra agenda:
Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)