En colaboración con el Instituto cultural vasco

Rouge Elea "Hemen gaude - dena ongi"

En colaboración con el Instituto cultural vasco

Rouge Elea "Hemen gaude - dena ongi"
Argazkia: rougeelea.com
  • Publiko guzientzat
  • Iraupena: 45 '

Bi emakume eta gizon bat nerabezaroko pasadizo bat oroitzen dute. Hartan, munduko azken hiru hartz zuriak direla imaginatzen zuten, noraezean zihoan izeberg baten gainean. Barre zoro, arrazoigabe eta intentsu baten ondoren promesak egin zizkioten elkarri eta momentu hura izozteko borrokan dabiltza ordutik. Hitzek eta musikak alaitzen dute bat, asfaltoaren gainean dantza egin eta berehalako poza deitzen du besteak, eta eskilara baten puntaraino igoko da hirugarrena, urrunean gure antzeko besterik ote dagoen begiratzeko. Izatearen zentzuaz galdekatzen dira pikutara doan gizarte bati begira. Ze paradoxa da esistentziaren zentzugabekeri hau? Ezdeusa izan eta hala ere hemen egotearen sentsazio hori. Hala bada, izan gaitezen osoki. Ura dugu txorkatiletaraino, galtzerdiak blai ditugu baina hemen gaude, dena ongi!

  • Sorkuntza kolektiboa
  • Taula zuzendaritza: Corine Cella
  • Testuak: Ander Fernandez
  • Dantzariak: Alicia Rechac, Amaia Elizaran
  • Musika: Ander Fernandez
  • Jantziak: Idoia Beratarbide

 

Más información

Hendaiako Kultura saila: 05 59 48 30 49 / www.hendaye-culture.fr

Actores culturales

Reciba gratuitamente nuestros boletines

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)