Evento de la agenda "CULTURA VASCA EN FAMILIA"

tXIotxioka

tXIotxioka

tXiotxioka isiltasunean jartzeko eta kontenplazioa-egoera idekitzeko gonbidapena da. Gorputza habia bihurtzen da orduan, Haikuaren hizkuntza poetikoari bide emanez, eta horrek, aldi berean, mugimendua birbanatzen du. Euskarara itzulitako antzinako japoniar haiku herrikoiak, hitz-jokoak eta txioka lexikoak dira tXiotxioka ikuskizunaren ahozko literaturaren errepertorioa. Hitza mugimenduaren inspirazio iturria da, eta dantzariek hura aprobetxatzen dute, musikari laguntzailearen konplizitatearekin. Gorputzaren mugimenduak garatuz eta unibertso sonoro sotil bat proposatuz, obrak batez ere publikoa lasaitasunean, baretasunean, eta, zergatik ez, ongizatean murgiltzea nahi du.

  • Taula eramailea: Pantxika Telleria
  • Interpreteak: Maddi Zubeldia, Jon Vernier & Joana Ouret (txandaka)
  • Musikari: Paxkal Irigoyen

Más información

Elealai festibalaren karietara

Actores culturales

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)