Kaskarin Poxpolin Pinpirinak

Kaskarin Poxpolin Pinpirinak

Duela urte mordo bat Kaska eta Arin izeneko lagunak Donostian bizi ziren. Kaska, kupel poxpolina zen, beti aterako zen makilik ederrenik eta gerrikorik sendoenarekin. Arin, danborretan danborrik pinpirinena zen, soinean jantzi eder eta zuri-urdinak janzten zituen.

Iturri ondora joaten ziren jolastera eta solastera, eta bertan jakiten zuten denaren berri. Jaierako gogoa izaten zuten beti, uneoro, eta zapalarta ateratzea gustatzen zitzaien: Kaskak, kaska-kaska joko zuen kupela eta Arinek, arin-arin erantzungo zion danbor hotsez.

Egun batean, baina, lagunei guztiei gertatzen zaien bezala, haserretu egin ziren eta norberak bere bidean bakarrik jarraitzea erabaki zuen. Iturri ondoko giroa makaldu egin zen eta herritarrak, Kaska eta Arinek ekartzen zuten jai-giroaren beharra sentitzeari ekin zioten. Betilun eta kopetilun zebiltzala eta, alkatearena jo zuten aholku eske. Zer egin zezaketen?

Alkateak, arretaz entzun ondoren, biek batera egin beharko zuten egiteko bat ematea erabaki zuen: jaien aldarrika haien esku utzi zuen. Honela, aspalditik oporrak eskatzen ari zitzaizkion danbolin eta txistuari oporrak eman zizkien.

Lehen egunean begi zeharka beterik ez zioten elkarri begiratu. Bigarren egunean, baina, biek elkarrekin erritmoz jotzean atseginagoa zela ohartu eta horri ekin zioten. Baita hirugarrenean, eta hurrengoetan ere. Lagun min egin ziren berriz ere, eta elkarri barkamean eskatutakoan, alkatearengana joan ziren haren burutazio eta agindua eskertzera. Bere aurrean dardaraz zeudenean, laguntza eskertu eta bide batez, eskaera bat luzatu zioten: San Sebastian egunean haien erritmo berriak zabaltzeko aukera. Alkateak, barre algaratxo baten ondoren, onespena eman zien, kaleetan zehar nahi adina eta nolanahi ibiltzeko: “zuek “kaska-arin” izango zarete, kaskotik arin baitzabiltzate biak!!!”

Ordutik urtero-urtero atera ohi dira kaskarinen artean San Sebastian egunean Kaska eta Arin.

Nonahi begiratu eta hantxe aurkituko dituzu kalean, dantzan... kaskarin ponpolix pinpirin ugari, danbor zein kupel.