Organizado por el Instituto cultural vasco

Datuen babesari buruzko araudi orokorraren inguruko (RGPD) informazio gaualdia

Datuen babesari buruzko araudi orokorraren inguruko (RGPD) informazio gaualdia

Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboa eramaten duen Profession Sport et Loisirs egiturak elkarteei zuzendu informazio gaualdi bat proposatzen dute.

Gaia: Datuen babesari buruzko araudi orokorra (RGPD), betebehar bat elkarteentzat

Datuen babesari buruzko araudi orokorra Europako araudi bat da, eta dagokion legea 2018ko maiatzean sartu zen indarrean. Araudi horren helburua, herritarrak babestea da partekatzen dituzten datu pertsonalak kontrolpean atxik ditzaten. Hori dela eta, egiturak, edozein direla ere, atxikitzen dituzten datu pertsonalen babestearen erantzule dira. Beraz, araudi horrek zuzenki eragiten die elkarteei.

Erregelan izan zaitezten, informazio gaualdian, eman behar diren urratsak aipatuko dira: elkartearen datu digitalen egoera aztertu, behar-beharrezko ekintzak plantan eman. Etor zaitezte zuen galderak egitera! Mintzalariak denbora hartuko du zuekin egoteko eta zuen beharrei ahal bezain ongi erantzuteko. Gaualdia Info Droit egiturak animatuko du.

Más información

Reciba gratuitamente nuestra agenda:

Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)