Elkartekideen jarraitzeko programa

Besteak beste DLA-ren (Tokiko jarraipen dispositiboa) partaidetzarekin antolatu informazio programari esker, Euskal kultur erakundeko kide diren elkarteek beren eguneroko beharrei egokitu "debaldeko" jarraipen saioak segitzeko parada badute. Gaiak biziki desberdinak izan daitezke: elkarte gobernantza, giza baliabideen kudeaketa, komunikazioa, kultura egitasmo bat idazteko laguntza, kultura eskubideak, …
Elkartekideen jarraitzeko programa

Informazio gaualdiak eta jarraipen kolektiboa

Urtetik urtera, EKE-k 160 elkartekide baino gehiago baditu. Soldatadunak ukan ala ez, ttikiak izan ala handiak, bakoitzak galderak eta behar bereziak baditu. Horregatik, merezi dute lagunduak eta informatuak izatea.

Hori dela eta, euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, 2011z geroz, EKE-k informazio gaualdi sail bat eta jarraipen kolektibo ziklo bat antolatzen ditu urtero. Jarraipen horiek urririk dira. Taldekako tarteak eta bakarkakoak aldizkatzen ditu eta egun batzuetako iraupena izaten dute. Sentsibilizazio ekintza horiek elkartekideek jakinarazi beharrei erantzuten diete, izan dadin eguneroko kudeaketaz ala beren proiektuen garapena eta egituraketa laguntzeko dauden dispositiboetaz. Kalitatezko formatzaileak etorrarazteko, EKE besteak beste lurralde honetan tokiko jarraipen dispositiboa (DLA) eramaten duen Profession Sports & Loisirs 64 egiturarekin elkartu da. DLA dispositibo publiko bat da, langile soldatadunak dituzten giza balioko egiturei jarraipenak segitzeko aukera eskaintzen dietena, beren enplegu sortze, sendotze eta garapen urratsetan.

DLA-ren partaidetzarekin, EKE-ren elkartekideetako buruzagi, animatzaile bolondres eta langile soldatadunei zuzendu informazio programaren helburua zera da:

  • haien informatzea eta sentsibilizatzea eguneroko elkarte kudeaketan suertatzen ahal diren problematiketaz;
  • haien oinarrizko ezagutzen sakontzeko aukera eskaintzea, bakarkako edo saio kolektiboen bidez;
  • tresna metodologiko eta praktikoak eskaintzea, beren proiektuaren garatzeko beharrezkoak dituzten partaidetza, teknika eta diru baliabide guziak mobilizatzeko aukera ukan dezaten;
  • topaketa eta trukaketa espazio bat eskaintzea, problematika amankomunen partekatu ahal izateko.
Jarraipena zenbakitan (2018)
  • 3 informazio gaualdi
  • jarraipen kolektibo 1
  • 19 elkartekide ordezkatu dituzten 27 parte hartzaile
Partaidea
  • Profession Sports et Loisirs 64

Gehiago jakin