Ttanttaka teatroa "Mundua pitzatuta dago..."
Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neska-toak. Urte asko geroago, orain idazlea den alaba, liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko.
Harkaitz Canok idatzitako album ilustratuan oinariturik, antzerki honek, liburutegiei eta literaturari omenaldia egin nahi die, gazteak literaturaren mundura erakartzeko asmoz.
- Idazlearen presentziarekin.
- Familia osoarentzat, 8 urtetik goiti.
Más información
Harremanak: mediatheque@bayonne.fr / 05 59 59 17 13
Actores culturales
Reciba gratuitamente nuestra agenda:
Agenda de la cultura vasca
(una vez a la semana)