Taupa mugimendua (Ipar EH-ko Euskaltzaleen Topagunea)
Taupa, Euskal Herriaren luze-zabalean errotutako mugimendu soziala da, baita Ipar Euskal Herrian ere. Bere helburua euskararen normalizaziorako akuilu izatea da, eta horretarako, nagusiki, euskararen erabilera sustatzeko lan egitea da, bertako euskaltzaleen eta euskaltzaleen elkarteen ahalduntze, saretze eta artikulazioa ahalbidetuz.
Aurreko helburua lortzeko, honako hiru lan ardatzetan jarduten du: Euskararen erabileran eragiteko herri proiektu ilusionagarria sortzea; Euskararen aldeko giro soziala aktibatzea eta hedatzea Ipar Euskal Herrian; Euskaltzaleak gizarte mugimendu gisa antolatzea, saretzea eta jardutea.
Euskal Herriko 75 herri eta euskaldeetako euskara elkarteek eta milaka euskaltzalen osatzen dute mugimendua eta dagoeneko Iper Euskal Herriko zortzi elkarte biltzen ditu Taupak.