250 ikasle, Anje Duhalde-rekin kantuz

2026.03.09

"Seaskantuz” proiektuak ipar Euskal Herriko lau kolegiotako (Piarres Larzabal, Kattalin Elissalde, Xalbador eta Manex Erdozaintzi Etxart) 6. mailako 250 ikasle baino gehiago biltzen ditu, abentura artistiko eta kultural anbiziotsu baten inguruan, Anje Duhalde kantariarekin elkarlanean. Ikasturte honetako une nagusiak bi kontzertu publiko dira: 2026ko martxoaren 3an Donibane Lohizuneko Tanka gelan eta 2026ko maiatzaren 22an Maule-Lextarreko Jai Alai-n. Anje Duhalderen argazkilaria den Lorentxa Saraguetak, urtarrilaren 30eko entsaio orokorraren argazki-erreportaje ttiki bat erakusten digu hemen.

250 ikasle, Anje Duhalde-rekin kantuz
©Lorentxa Saragueta

Proiektua 2025eko ekainean hasi zen, kantuen hautaketarekin; ondoren, idazketa eta moldaketak Intza Daguerrek (MEEK-eko musika irakaslea) egin ditu. Urte osoan zehar, ikasgelako lanketa bat izan da, topaketak artistarekin, musika entsaioak eta lan berezia, hala nola ahotsaren inguruan.

Anje Duhalde + 250 ikasle - Entsaio orokorra ©Lorentxa Saragueta
Anje Duhalde + 250 ikasle - Entsaio orokorra ©Lorentxa Saragueta

Esperientzia artistikoaz harago, “Seaskantuz” proiektuak anbizio sendoa du: Anje Duhalde aitzindari izan duen euskal rockaren ondarea transmititzea, euskararen balioa azpimarratzea eta lurralde osoko gazteen arteko loturak sendotzea. Proiektu honek erakusten du musika arte hutsa baino askoz gehiago dela: ikasteko tresna indartsua eta elkartrukerako une berezia da, non artista baten eta gazteen arteko topaketak inspirazioa piztu eta sormena sustatzen duen.

Anje Duhalde + 250 ikasle - Entsaio orokorra ©Lorentxa Saragueta
Anje Duhalde + 250 ikasle - Entsaio orokorra ©Lorentxa Saragueta

Ekimen kolektibo honen bidez, belaunaldi oso bat gonbidatua da sorkuntzaren, memoriaren eta euskararen erritmoan dardara egitera.

Anje Duhalde + 250 ikasle - Entsaio orokorra ©Lorentxa Saragueta
Anje Duhalde + 250 ikasle - Entsaio orokorra ©Lorentxa Saragueta

Data atxik! Maiatzaren 22an, beste kontzertu bat eskainiko dute Mauleko Jai Alai-n eta sorpresak prestatzen ari dira.

 

Gehiago jakin

Lorentxa Saragueta

Komunikazio arduraduna

lorentxa.saragueta@eke.eus

Testua: EKE I Argazkiak: Lorentxa Saragueta