"Ziklikoa" eszenatokian bizirik

2026.03.10

Martxoaren 6an, Maskak taldea Ezpeletan aritu zen, "Ziklikoa" izeneko disko berria aurkezten. Ekitaldiak, lau artisten konposizio berriak zuzenean ezagutzeko eta aitzineko albumeko kantu ezagunenak berriz entzuteko parada izan zuen jende ugari bildu zuen. Lorentxa Saragueta argazkilariak eskaini digu momentu hori berriz bizitzeko aukera, arratsaldeko giroa irudietan harrapatuz.

"Ziklikoa" eszenatokian bizirik
©Lorentxa Saragueta

Nor hobe Maskak taldea bera baino, disko berri honi buruz hitz egiteko? "Ziklikoa-k bizitzaren eta gizartearen arteko harremanak aztertzen ditu, existitzen dela etengabeko ziklo baten bidez, non dena errepikatzen den kontuan hartuta. Jaiotzetik heriotzara doan bidea aztertzen du, hainbat gai jorratuz, eta soinu elektronikoen bidez, taldearen izaera esperimental eta bere eboluzioa erakusten ditu. "

Maskak taldea ©Lorentxa Saragueta
Maskak taldea ©Lorentxa Saragueta


Kontzertua Ezpeletako merkatu estalian izan zen, eta tokia kutxa ilun batean bihurtu zuten, ikusleak argien artean murgiltzeko aukera izan zezan. Han sartzea, burbuila batean sartzea bezalakoa izan zen, erritmoek eta koloreek norbera liluratzen uztea, eta Maskak-en unibertsoan arrunt murgiltzeko aukera izatea. Taldeak disko berriko kantuak eta bere errepertorioko ezagunenak txandakatu zituen, ikusleari bere unibertso musikalaren eboluzioan bidaia bat eskaintzeko.

Maskak taldea - ©Lorentxa Saragueta
Maskak taldea - ©Lorentxa Saragueta

Iduri zuen kantu bakoitzak istorio bat kontatzen zuela, albumaren hari nagusia indartuz eta Maskak-ek Ziklikoa-rekin transmititu nahi dituen ideiei eta emozioei bizia emanez.

Maskak taldea - Soinu frogak ©Lorentxa Saragueta
Maskak taldea - Soinu frogak ©Lorentxa Saragueta

Bai taldearen zaleentzat, bai haren unibertsoa ezagutzen ari zirenentzat, kontzertua momentu garrantzitsu eta ahaztezina izan zen, Maskak-ek segitzen duen norabide artistikoa eta bere etengabeko bilakaera modu ezin hobean erakutsi baitzuen.

  • Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin 

Gehiago jakin

Lorentxa Saragueta

Komunikazio arduraduna

lorentxa.saragueta@eke.eus

Testua: EKE I Argazkiak: Lorentxa Saragueta