Lege oharra

Euskal kultur erakundearen webgunea

www.eke.eus webgunearen argitaratzailea Euskal kultur erakundea da:

Euskal kultur erakundea
Lota jauregia
64480 Uztaritze

Siret zenbakia: 379 325 483 000 12
Komunitate barruko BEZ-a : FR09 379 325 483

APE kodea : 9499 Z
2. Lizentzia - Ikusgarri produktore: 2-1118112
3. Lizentzia - Ikusgarri hedatzaile: 3-1118113

Argitalpen-burua: Pantxoa ETCHEGOIN, Euskal kultur erakundeko zuzendaria
Webgunearen arduraduna : Jakes LARRE, Euskal kultur erakundearen estrategia numerikoaren arduraduna

Euskal Herrian asmatu, egin eta aterpetu webgunea

Webgunearen egilea: Codesyntax - Azitaingo Industrialdea 3K · E-20600 Eibar (+34) 943 82 17 80 - info@codesyntax.com - www.codesyntax.com
Aterpetzailea: DigitalOcean - 101 Avenue of the Americas, 10th Floor - New York, NY 10013 - digitalocean.com

Jabego intelektuala

Egile eskubideak

Jabego intelektualaren Kodeko L.111.1 eta ondoko artikuluen arabera, www.eke.eus webgunea obra bat da eta Euskal kultur erakundea obra horren egilea.

Webgunea eta webgunea osatzen duten osagai guziak, bereziki irudi finkoak ala animatuak, karta grafikoa, datubaseak, etabar, bakarrik Euskal kultur erakundearenak edo/ta zerikusia duten egileenak dira. Hori dela eta, Jabego intelektualaren Kodeak babesten ditu.  

Jabego intelektualaren Kodeko L 122-5 artikuluaren arabera, izan paper gainean edo informatika euskarri batean, orokorki, webgunearen eta bertan agertzen diren obren kopiak, aldaketak edo berriz erabiltzea baimenduak dira bakarrik erabilpen pertsonal eta pribatu batentzat. Horrela, kopia horietan, webgunearen edota multimedia obra horien iturriak agertu beharko du. Halaber, kopia horiek ez diete beste inoren eskubideei kalterik egin beharko.  

Edukia beste euskarri batean erabiltzeko edo ustiatzeko (webguneak, sare sozialak, euskarri inprimatuak, etab), hala nola merkataritza helburu batekin, Euskal kultur erakundearen eta zerikusia duten beste eragileen baimena ezinbestekoa da. 

Halere, webgunearen eduki batzuk (testuak eta ikonografia) Creative Commons lizentziapean baliatuak izaten ahalko dira, beren eskuragarritasuna egile eskubideen errespetuan bermatua izan dadin lizentzia askeko sistema baten bidez. Kasu horretan, zehaztuak diren aipamen bereziak begiratu.

Estekak

www.eke.eus-ek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Euskal kultur erakundeak ez du webgune horietan eskaini eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik.

Bestalde, webgune honek bere edukiarenganako estekak onartzen ditu, baina iturria (https://www.eke.eus) aipatuz. Baimen honek ez du balio eduki polemikoa, pornografikoa, xenofoboa hedatzen duten webguneentzat, edo jendeen sentiberatasuna mintzen ahal duen edozein webgunentzat.

Pribatutasun-politika

Cookiak

Erabiltzaileari jakinarazten zaio, webgunea bisitatzean, bere nabigatzailean automatikoki cookie bat sar dakiokeela. Cookie bat, datu bloke bat da, ez du erabiltzailearen identifikaziorako daturik biltzen, baina webgunean eginen duen nabigazioari buruzko datuak bilduko ditu. Nabigazio programaren ezarpenetan cookien presentziaren informazioa indarrean jar daiteke, baita, nahi izanez gero, errefusatu daiteke honako webgunean adierazten den bezala : CNIL (www.cnil.fr).

Erabiltzaileak cookien bidez komunikatuko diren datu pertsonaletarako sarbide, kentze et aldatzeko eskubidea du.

Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babesa

www.eke.eus webgunearen bitartez biltzen diren bisitarien datu pertsonalak 1978ko urtarrilaren 6ko "Informatique et Libertés" lege aldatuaren eta 2016ko apirilaren 27ko 2016/679/UE Europear Araudiaren xedapenak segituz tratatuak dira.

Tratamenduaren arduraduna Euskal kultur erakundea da (ikus Lege oharra).

Bilduriko datuak

www.eke.eus webgunean bildu datu pertsonalak, izan berripaperen edo formularioen bidez (harreman-formularioak, kultura eragileen errepertorioan agertzeko formularioa, kultura gertakari bat agendan agertarazteko formularioa), bakarrik webgunearen argitaratzaileari zuzenduak zaizkio. Ez zaio datu pertsonalik hirugarren bati eman edo komunikatuko.

Ondoko datu pertsonalak bil ditzakegu : deitura, izena, helbide postala, helbide elektronikoa, telefono zenbakia, klikatuak izan diren loturen tasa, irekiak izan diren e-mezuen tasa (berripaperetako harpidedunen kasuan), kokapena, IP helbidea, nabigatzailearen bertsioa, erabilitako plataforma.

Bestalde, zure hobeki zerbitzatzeko, ikusiak izan diren orri kopurua neurtzen dugu, bisita kopurua, bai eta www.eke.eus webguneko bisitarien aktibitatea, hala nola zenbat aldiz itzultzen diren.

Datu hauek www.eke.eus atarian bisitariek idatzi mezuen tratatzeko xedearekin biltzen dira, baita kultura eragileen eta publiko zabalaren arteko harremanen errazteko eta EKEren komunikazioaren hobetzeko ere.

Datuak bi urtez gehienik kontserbatzen ditugu (oharra: kultura eragileen errepertorioari dagokionez, eguneratze bat antolatua da gutienez bi urtetarik behin).

Datuen ikusteko, zuzentzeko, eskuratzeko edo ezabatzeko eskubidea

1978ko urtarrilaren 6ko "Informatique et libertés" lege aldatuaren eta 2016ko apirilaren 27ko 2016/676/UE Europear Araudiaren arabera, zure datuen ikusteko, zuzentzeko, eskuratzeko eta ezabatzeko, bai eta tratamendua mugatzeko eskubidea duzu.

Bestalde, eskubide osoa duzu, zure datuen tratamendua ez onartzeko.

Nortasun frogagiri baliodun bat erakutsiz, zure eskubideak errespetarazten ahal dituzu Euskal kultur erakundearekin harremanetan sartuz:

  • e-mail bidez : info@eke.eus
  • Postaz : Euskal kultur erakundea - Lota Jauregia - 64480 Uztaritze