Gazteek tradizioen lekukoa hartu dute Angelun
2026.08.10
Angelun, Gazteen Kabalkadak beste behin ere erakutsi du tradizioek etorkizun oparoa dutela. Ehunka gaztek parte hartu zuten desfilean, eta ikusleei kolorez beteriko ikuskizuna eskaini zieten, jantziak, musika, dantza, antzerkia eta umore ona uztartuz. Ekitaldi hau, bereziki talde-lanaren eta konpromiso kolektiboaren emaitza da. Hainbat hilabetez, elkarteek, boluntarioek, begiraleek eta familiek haur eta nerabeekin batera lan egin dute, jada ezinbesteko hitzordua bihurtu den ekitaldi honen prestatzeko.
Angeluarrak elkarteak abiarazi eta Iparraldeko Kontserbatorioarekin nahiz kontserbatorioko musikari gazteekin elkarlanean eraman Kabalkada hau proiektu berezia da, eta berezko borondatea adierazten du: gazteak euskal kulturaren inguruan biltzea eta adierazpenerako, sorkuntzarako eta transmisiorako gune bat eskaintzea.
Ekitaldiaren berezitasun nagusietako bat da osorik euskaraz egiten dela. Aurkezpenek, elkarrizketek, kantuek eta animazioek euskarari bere lekua ematen diote Angeluko espazio publikoan. Hizkuntza-murgiltze horrek hizkuntza modu naturalean eta besta-giroan biziarazten laguntzen du, eta, aldi berean, gazteei euskara testuinguru artistiko eta kolektibo batean erabiltzeko aukera eskaintzen die. 
Besta-giroko izaeraz harago, Gazteen Kabalkada benetako transmisio-gunea ere bada. Gazteenek bertako tradizioak ezagutu eta bere egiten dituzte, eta, aldi berean, elkartasuna, errespetua, konpromisoa eta bizikidetzaren balioak partekatzen dituzte. Horrela, belaunaldiz belaunaldi berritzen eta bizirik segitzen duen kultura ondare baten ordezkari bihurtzen dira.
Ikusle ugari bertaratu ziren, eta emanaldien kalitatea, haur eta nerabeen inplikazioa eta musikari gazteen talentua goraipatu zituzten. Azken horien musika-laguntzak ikuskizunaren arrakasta anitz lagundu zuen. Ibilbide osoan entzundako txaloek parte-hartzaile bakoitzaren ahalegina saritu zuten, eta ekimen honek Angeluko kultur bizitzan duen garrantzia nabarmendu zuten. 
Gazteen Kabalkadak gogorarazi du kultura baten transmisioa komunitate oso baten konpromisoaren bidez eraikitzen dela. Tradizioak eta euskara ilusioz eta sormenez biziaraziz, parte hartu duten gazteek erakutsi dute euskal kultura ondarearen etorkizuna esku onetan dela.
- Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
Gehiago jakin
- Angeluarrak elkartea
- Iparraldeko Kontserbatorioa
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Testua: EKE I Argazkiak: Lorentxa Saragueta