Kabalkadak
Zaldizkoak buru dituztela, martxa ederrean, kalez-kale herria gurutzatu eta dotoreziaz plazaratzen diren agerraldiak dira kabalkadak.

Gaur egun, aldika egin ohi dira halakoak, eta bestetan, antzerkirik gabeko dantza-agerraldi erara aurkezten dira kabalkadak, bai inauterietan, bai udako festetan. Azken hamarkadetan Itsasun, Lekornen, Luhuson, Heletan, Irisarrin, Urruñan, Aiherran eta Ortzaizen burutu dira Kabalkadak.
Gehiago jakin
- "Toberak eta kabalkadak" txostena
- 2017ko Bidarraiko kabalkada
- 2019ko Aiherrako kabalkada
- 2022ko Ortzaizeko kabalkada
- 2023ko Luhusoko kabalkada
Ikus ere
- Thierry Truffaut ikerlariaren filmeak
Thierry Truffaut antropologoak batez ere neguarekin zerikusia duten ohiturei buruzko ikerketen karietara egin dokumental etnografikoen bilduma.
Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, baliabide zentroak...).