Antzerki tailerrak euskaraz Baionan

2025.06.25

David Ondarsek euskarazko antzerki tailerrak gidatzen ditu Baionako kontserbatorioan, non parte-hartzaileek gorputzaren eta ahotsaren adierazpena elkarrekin lantzen duten. Antzerki iniziazioa da. Parte-hartzaileek hainbat gai jorratzen dituzte: gorputza, espazioaren erabilera, eraikuntza kolektiboa, entzutea, sormena eta irudimenaren garapena, besteak beste. Saio hauek klase irekiak izaten dira, esperimentaziorako eta sormenerako giro dinamikoan.

Antzerki tailerrak euskaraz Baionan
© Lorentxa Saragueta

David Ondars ttipidanik hasi zen antzerki munduan, zazpi urterekin Armendaritzeko antzerki taldearekin bere lehen antzerkian parte hartu baitzuen. Hura izan zen bere lehen urratsa, eta handik aitzina antzerkiaren mundua ez du behin ere utzi. Hastapeneko urteetan, kolegioan eta lizeoan antzerkia ikasi eta egin zuen, eta bertan, Antton Luku izan zuen gidari eta mentorea. 

David Ondarsek eramaten duen antzerki klasea euskaraz Baionan  ©Lorentxa Saragueta

David-ek ez du bakarrik taldeetan parte hartu; bere izaera eta sormena hainbat libertimendutan aktiboki agertu ziren ere. Donibane Garazin eta Donapaleun antzeztutako lanetan parte hartu zuen, eta esperientzia horiek bere estilo eta ikuspegi artistikoa aberastu zuten. Hori guzia Armendaritzeko antzerki taldean egin zuen, Pantxo Irigarai idazle eta taula zuzendaria laguntzaile zuela. Alabaina, Irigarai bere lana zuzentzen ibili zen eta bien arteko lankidetzak antzerki proiektu anitz eman ditu. 

Antzerki klasea euskaraz Baionan ©Lorentxa Saragueta

2018 eta 2021 urteen artean, Chimères antzerki taldeak proposatutako hiru urteko formakuntza burutu zuen. Hartan, antzerkiaren alderdi ezberdinak landu zituen, hala nola, interpretazioa, sormena eta antzerkiaren teknikak. Horrela, bere ikasketak eta esperientzia praktikoa elkarri lotuz, antzerkiaren alorrean trebakuntza sakonagoa lortu zuen. 

Gaur egun, haur eta nerabeendako antzerki tailerrak animatzen ditu Baionako Kontserbatorioan, euskaraz. Tailer horiek antzerkia egiteko grina eta sormena bultzatzen dituzte, eta David-en esperientziak ikasleak laguntzen ditu antzerkian aitzina egin dezaten. Saio hauek jolas bidezko ariketez osatuak dira, eta parte-hartzaileek gorputzaren eta ahotsaren adierazpenak lantzen dituzte, sormenaren bidez.

Antzerki klasea euskaraz Baionan ©Lorentxa Saragueta
Antzerki klasea euskaraz Baionan ©Lorentxa Saragueta

Aurten Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek idatzi Miñan (Susa) liburua landu dute. Nerabeek, liburu honen bidez, testua antzerkiaren bizitzen ikasi dute.
Tailer hauek sorkuntza eta adierazpen askatasuneko espazioak dira, non parte-hartzaileek beren buruak askatzeko eta ezagutzeko parada izan duten. Miñan liburuarekin, gazteek emozio konplexuak adierazteko moduak ikasi dituzte, eta testua gorputz eta ahotsaren bidez irudikatu dute. Jolas bidezko ariketen bidez, sormenaren bidez adierazpen mota berriak lantzen aritu dira, eta hauek guziek beren sormen indarra piztu dute.

Antzerki klasea euskaraz Baionan ©Lorentxa Saragueta
Antzerki klasea euskaraz Baionan ©Lorentxa Saragueta

Zorionak Maia, Otxanda, Izarne, Antton, Eneko, Malu, Léontine, Llewelyn, Suhaitz, Salim eta Iraun, eta bihotzez milesker zuekin momentu hau partekatzeko aukera eman diguzuelako!

©Lorentxa Saragueta
©Lorentxa Saragueta

Argazki galeria

David Ondars, antzerki tailerra euskaraz © Lorentxa Saragueta

Gehiago jakin

Lorentxa Saragueta

Komunikazio arduraduna

lorentxa.saragueta@eke.eus

Testua: Iparraldeko Kontserbatorioa & EKE I Argazkiak: Lorentxa Saragueta