XILABA txapelketa bertsozale gazte baten argazki-kameratik
2026.01.05
XILABA 2025 bere azken txanpan sartu da. Joan den azaroaren 8an Bidarten abiatu zen Iparraldeko bertsolarien txapelketak Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoa zeharkatu ditu, eta orain begiak urtarrilaren 31n Donibane Lohizunen jokatuko den finalean jarriak dira. Txapelketaren ibilbidean zehar, Johane Larre Baionako Etxepare lizeoko bertso-eskolako ikasleak argazki batzuk atera dizkigu, XILABA-ren une eta giroaren lekuko.
Lau urteko etenaren ondotik itzuli den XILABAk "Bideek bidea" lema hartu du ardatz, pandemiaren osteko garaitik etorkizunera egindako ibilbidea irudikatzeko.
Herriz herri, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa lotuz, txapelketak hamar saio eskaini ditu, bertsolaritzaren bizitasuna eta sustraitzapena agerian utziz.
Guztira 24 bertsolarik parte hartu dute edizio honetan. Lehen faseetatik final aitzinekoetara bidea eginda, sei bertsolari izanen dira oholtzan finalean. Parte-hartzaileen artean nabarmena izan da emazteen presentziaren gorakada, bederatzi bertsolari emazterekin, baita belaunaldi berrien etorrera ere, bost bertsolari lehen aldiz aritu baitira XILABAn.
ONDOKO SAIOAK
- Urtarrilaren 17an, 17:00etan, final aitzinekoa Bardozeko ezker paretan. Bertsolariak: Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas, Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren eta Ramuntxo Christy Biscay.
- Urtarrilaren 31n, 17:00etan, finala Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan.

Gehiago jakin
- Ikus ere 2026ko urtarrilaren 16tik 31ra Donibane Lohizuneko Pavlovsky gelan erakutsiak izanen diren argazkiak (PDF)
- Xilaba 2025 - Antolatzailea: Bertsularien Lagunak
Lorentxa Saragueta
Komunikazio arduraduna
Testua: EKE I Argazkiak: Johane Larre