Ez gara borobilak
Bueltaka, giraka etengabe,
norabait zuzenduko gaituen
bultzadaren zain.
Ordua denean baina,
motz, motzegi.
Motz ez denean,
luze, luzeegi.
Ezagun zaizu sentsazio hori?
Badu larruak memoriarik?
Behar beste ditu
kolpez jositako erraiak babesten?
... memoriarik?
Nola galdu genituen begiak?
Neur al daiteke denbora esku batez?
... babesten?
Eta zergatik mintzo natzaizu,
galderak errepikatzen dizkidazun
harrizko horma hori?
Galdera guztiak gal(d)era berbera direlako apika?
... hori?
Inork ez duelako espero dudan erantzunik?
Ez dudalako erantzunik espero?
… apika?
Mila bider jo zaitugu,
eta mila bider zaitugu joko oraindik,
hautseraino hausteraino
gure gogo eta egarriak,
begiak, egiak
hustu eta isteraino.
Ordua denean baina,
beti motz, motzegi.
Motz ez denean,
luze, luzeegi.
Ez gara batere borobilak.
Ezagun zaizu sentsazio hori?
L'Institut culturel basque est ouvert au public sur rendez-vous uniquement, du lundi au vendredi.
L'Institut culturel basque développe son projet culturel conformément à une feuille de route établie par l'équipe professionnelle pour la période 2023-2026.