Liburua

Behintzat betirako gogoratuko dut Gasteizen

2026.09.10

Egilea:
Asier Ansoleaga
Generoa:
Eleberria
Argitaletxea:
Zortziko
Euskarria:
Liburua

Covid 19 birusak eragin duen pandemia garaian murgilduta, neke eta etsita sentitzen da Bego, eskola publiko batetako irakasle heldua. Aldiz, eskola berdineko irakaslea den Haritza gaztearengan ez da nekerik somatzen, baina bai bere bizitzako unerik politenak lapurtzen ari dizkiotelaren haserre sentsazioa. Lehenak luze darama Gasteizen eta bestea bizitza berri baten bila etorri eta hasierako hilabeteak bizitzen ari da. Politikak elkartzen ditu hasieran zeharo desberdinak diren bi bizitzak, kuriositatea erakartasun bilakatzen denera arte. Hau, azkenean, Gasteizen, Euskal Herrian, bizitako beste maitasun istorio bat baino ez da.

Asier Ansoleaga Fernández dut izena, 1993an, Algortan jaiotako irakaslea. Algortan hazi eta hezi naizen arren, lana dela eta, luzez eman izan dut Euskal Herriko beste hiri batzuetan bizitzen, hala nola, Tuteran, Iruñean edo Gasteizen. Une honetan, gainera, Euskal Herriko Unibertsitatearekin bat, doktoretza egiten ari naiz etorkin jatorriko haurrek euskararekiko daukaten pertzepzioa aztertzen.

Zortziko

Gehiago jakin

Behintzat betirako gogoratuko dut Gasteizen