Hartzaren mendekua
2026.09.10
- Egilea:
- Jakes Sarraillet
- Generoa:
- Eleberria
- Argitaletxea:
- Zortziko
- Euskarria:
- Liburua
Sei mende beranduago, Bereterretxeren oroitzapenak oraindik bizirik dirau Zuberoan, bereziki XIX. mendean transkripzioa egin zen haren kantore famatuari esker. Izan ere, kantu/balada hau mendez-mende eta ahoz-aho guregana heldu da. Irakurle, ulertuko duzun bezala, nobela honen gertakari gehienak, pertsonaiak bezala, asmatuak dira eta bukaera tragikoa baizik ez da dokumentatua… Leku eta etxe izenak aldiz egiazkoak dira. Hala nola, Zuberoa eta Nafarroaren arteko etengabeko harremanak. Giro politiko nahasi eta bortitzaren giroan bizi zen orduan Zuberoa baina historiak kontatzen duenaren bihotzean, egiazko jendea ere bizi zen. Liburutto honen xedea izan da pertsonaiak haragi eta hezur bilakatzea, haien pentsamentuak, emozioak, sentimentuak agerraraztea eta asmatzea zein izan zitekeen tragedia ekarriko zuen haria.
Bereterretxeren patua inspirazio iturri joria izan da, bereziki azken mendean hainbat pastoral, kantu eta ikuskizunetan. Gure iragan urrunetik gaurregunerainoko zubiak eraikitzean, nobela hunkigarri hau izan dadila ene harria…
Jakes Sarraillet (1959) - Maulen (Zuberoan) sortua. Euskal ikasketak eginik Baionako fakultatean, euskal eta euskarazko irakaskuntzan aditua Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an.
Zortziko
Gehiago jakin
- Zortziko (Web)